- Kategoria administratiboa: Udalerri konposatua. Honako herri hauek osatzen dute Aranguren Ibarra: Taxoare, Zolina, Labiano, Gongora, Ilundain, Lakidain, Aranguren, Mutiloa.
Hiriburua: Mutiloa.
- Kontzejuak: Aranguren, Labiano, Taxoare eta Zolina.
- Auzitegi-barrutia: Agoitz.
- Merindadea: Zangoza.
- Eskualde geografikoa: Iruñerria.
- Biztanleria 2010ko urtarrilaren 1ean: 7.317 biztanle, honela banatuta:
| Herria | Biztanle kopurua |
| MUTILOA * |
6.761 |
| LABIANO |
132 |
| GONGORA |
0 |
| ZOLINA |
37 |
| TAXOARE |
302 |
| ARANGUREN |
75 |
| LAKIDAIN |
6 |
| ILUNDAIN |
4 |
| GUZTIRA |
7.317 |
* 2010eko ekainaren 4an Nafarroako Aldizkari Ofizialean Mutiloagoiti eta Mutiloabeiti herrien batzea argitaratu zen, orain herri-gune bakar horrek
Mutiloa izena duelarik.
- Azalera: 40,60 Km²
- Biztanle-dentsitatea: 180,22 B/Km.
- Garaiera (Udaletxean neurtuta): 442 m.
- Loturak: Iruñetik sarbide zuzena Ekialdeko Ingurabidean barrena.
Aranguren Ibarreko herrien arteko loturak toki-errepideen bitartez egiten dira "Arangurengo Itzuli" delakoan barna. Bide hori zirkulazio handikoa da eta Iruñea-Ardanatz toki-errepidearen parte da.
- Geografia: Honako udalerri eta ibar hauek dira Aranguren Ibarreko mugakideak, mendebaldetik ekialdera, iparraldetik hasita: Egues, Lizoain, Izagaondoa, Untziti, Elortz, Galar, eta Iruñea.